Athletic Club

Janzkera berriak Nikeren eskutik 2013-2014rako

Janzkera berriak Nikeren eskutik 2013-2014rako

Athletic Clubek eta Nikek hurrengo denboraldiko janzkera berriak aurkezten dituzte, bien artean klubeko talde guztiek…

Athletic Clubek eta Nikek hurrengo denboraldiko janzkera berriak aurkezten dituzte, bien artean klubeko talde guztiek 2017ra arte Nike bildumak eramateko akordioa sinatu eta gero.

Lehoien janzkera berria San Mamesen estreinatuko da ekainaren 5ean. Katedralak, ehun urteko ibilbidearen ostean, zelai berri bati lekua egingo dio Athletic Clubeko etapa berri bat irekitzeko.

Lehen janzkerak betiko marra zurigorriak mantentzen ditu, prakak eta galtzerdiak beltzak izanik.

Janzkera honen bitartez kolore eta diseinuari fidela den talde baten tradizioa eta izaera islatzen dira. Elastikoan lepo berri bat ikus daiteke, kamisetari indar gehiago emanez taldeko betiko irudiari, batez ere jokalariak zelairatzen direnean.

Hurrengo denboraldiko bigarren janzkeran urdina nagusi izango da. Lepoa pikoduna izango da eta mahuketako amaiera kolore berekoa. Prakak, esan bezala, eta galtzerdiak urdinak izango dira.

Janzkera horiek Nikek estilo, kalitatea eta grinaren alde egiten duen apustuaren isla dira. Ehuna elastiko bietan Nike Dri-FIT izango da, gorputzaren izerdia kenduz jokalaria fresko eta lehorra egon dadin.