Athletic Club

3. Zerrendako guztiak, deituak izan dira

3. Zerrendako guztiak, deituak izan dira

Athletic Clubek 3. Zerrendako Bazkide Barri guztiak deitu ditu Klubak Bilboko Elkano, 20 kalean irekitako…

Athletic Clubek 3. Zerrendako Bazkide Barri guztiak deitu ditu Klubak Bilboko Elkano, 20 kalean irekitako bulegora joateko ekainaren 12a eta 24a artean. Bulegoaren ordutegia 8:00etatik 21:00etara da, astelehenetik larunbatera.

Ondoren, egun bakoitzeko lehen eta azken Bazkide Barri liderraren kodeak aipatzen dira (parentesi artean bere antzinatasuna). Kontutan hartu behar da datu hauek aldatu daitezkela Bazkideek eskatuta, Bazkide batek edo Bazkide talde batek hitzordua atzeratu dezakelako (inoiz ez aurreratu).

Asteazkena 12: 130000 (805,00) – 130803 (805,00)
Osteguna 13: 130807 (805,00) – 130192 (754,67)
Ostirala 14: 133889 (754,67) – 133933 (654,00)
Larunbata 15: 133941 (654,00) – 134690 (654,00)
Astelehena 17: 134692 (654,00) – 135449 (654,00)
Asteartea 18: 135452 (654,00) – 136296 (654,00)
Asteazkena 19: 136297 (654,00) – 137162 (654,00)
Osteguna 20: 137165 (654,00) – 138045 (654,00)
Ostirala 21: 138048 (654,00) – 139354 (442,00)
Larunbata 22: 139355 (442,00) – 140726 (172,00)
Astelehena 24: 140727 (172,00) – 141979 (57,00)

Nahiz eta deia posta elektronikoz eta telefonoz egiten den, Bazkide hoiek Athletic Clubeko webgune ofizialaren bitartez kontsultatu dezakete euren hitzordua Bazkide kodea eta PIN zenbakia sartuaz.