Athletic Club

Valverde, Athleticeko entrenatzaile berria

Valverde, Athleticeko entrenatzaile berria

Athletic Clubek eta Ernesto Valverdek akordioa lortu dute azken hau bere lehen taldeko entrenatzailea izateko….

Athletic Clubek eta Ernesto Valverdek akordioa lortu dute azken hau bere lehen taldeko entrenatzailea izateko. Josu Urrutia presidenteak aurkezpen ofiziala egingo du ekainaren 21ean, 12:30ean, Ibaiganeko prensa aretoan.

Valverderekin batera Jon Aspiazu, Athletic Clubeko jokalari eta teknikari ohia, bigarren entrenatzailea izango da. Jose Antonio Pozanco prestatzaile fisikoa izango da. Bartzelonako INEFen 1996an lizentziatu zen. FC Bartzelona B-ren jokalari ohia izan zen (88-91) bertako futbol oinarriko prestakuntza fisikoa eta entrenamenduaren metodologiaren arduraduna (1996-2002), Elx CFeko prestatzaile fisikoa (2004-07) FC Bartzelonako lehen taldeko prestatzaile fisikoen multzoko partaidea (2007-08) Vila-realeko (2009-10) Olympiacoseko (2008-09 y 2010-12) eta Valencia CFeko (2012-13) prestatzaile fisikoa ere izan da.