Athleticek Balenziaga berreskuratu du
Athletic Clubek Mikel Balenziaga, egun Real valladoliden lagatu gisa ari dena, berreskuratzeko klausula gauzatzea erabaki…
Athletic Clubek Mikel Balenziaga, egun Real valladoliden lagatu gisa ari dena, berreskuratzeko klausula gauzatzea erabaki du. Kontratu berria 2016ko ekainaren 30ean amaituko da eta deuseztatze klausula 30 milioi eurokoa izango da.
Athletic Clubek Real Valladolili eskerrak eman nahi dizkio Mikel Balenziagari eskainitako tratuagatik azken bi denboraldietan. Halaber, Athletic Clubentzat Real Valladolilekin elkarlanean izatea pozgarria izan da oso, eta etorkizunean bide horretatik jarraitu ahal izatea espero dugu.

