Athletic Club

Hamar kluben agiri komuna

Hamar kluben agiri komuna

Hainbat hedabideetan agertu diren informazio ezberdinak direla eta, non Mediaprok CANAL+ -en atzerapenak edota ez…

Hainbat hedabideetan agertu diren informazio ezberdinak direla eta, non Mediaprok CANAL+ -en atzerapenak edota ez ordainketak aipatzen dituen, Atlético de Madrid, RC Celta de Vigo, RCD Espanyol, Getafe CF, CA Osasuna, Real Sociedad, Real Zaragoza, Athletic Club, Real Betis eta RCD Mallorca klubek argi eta garbi utzi nahi dugu CANAL+ k gure kontratuekiko zituen betebeharrak bete egin dituela inolako atzerapenik gabe.

Halaber, CANAL+ ekin kontratua sinatu dugun kluben aurkako Mediaproren aldetik eraso-politika salatu nahi dugu, duela urte bat baino gehiagotik gauzatzen dena, hainbat salaketa ipiniz eta, gainera, aurreko kontratuetan sinaturik zeuden diru kopuru handiak ez ordainduz. Diru kopuru horiek Mediaprori epaitegietan eskatu izan zaizkie.

Sinatzen dute:
Club Atlético de Madrid
Athletic Club
Real Betis Balompié
Real Club Celta de Vigo
RCD Espanyol de Barcelona
Getafe CF.
RCD Mallorca
CA Osasuna
Real Sociedad
Real Zaragoza