Athletic Club

Bazkide txartelak jasotzeko epea ireki da

Bazkide txartelak jasotzeko epea ireki da

Athletic Clubek zelai berrirako behin-betiko karneten eskura-ematea hasiko du datorren astean. Klubak erreserbatutako, eta 2013-2014…

Athletic Clubek zelai berrirako behin-betiko karneten eskura-ematea hasiko du datorren astean. Klubak erreserbatutako, eta 2013-2014 denboraldian eraikita egongo den zonaldean egondako, lokalitatea onartu zuten Bazkideak izango dira lehenak. Klubaren aukerari uko egin zioten, edo onartuta ere eraikita egongo ez den zonaldekoa izanik denboraldi horretarako beste behin-behineko eserleku bat aukeratu behar izan dutenek, geroago izango dira konbokatutak.

Txartela Bilboko Elkano, 20 kalean Klubak prestatutako bulegoan jaso ahal izango da, honako ordutegian: 8:00etatik 21:00etara.

Jende-samaldarik ez egoteko, honela izango dira jasotzeko datak, Bazkide kodearen arabera:

Datak eta Kodeak

Uztailak 29-30, 457tik 48471ra
Abuztuak 1-2, 48487tik 69385ra
Abuztuak 3, 69400tik 141981ra

Zelai berrirako txartela Bazkideak berak hartu beharko duela gogorarazten dizugu, eta beste norbaitek hartzea nahi badu Notario-Ahalordea aurkeztu beharko duela edo Elkanoko Bulegoan bertan kudeatutako ordezkaritzarako baimena.

18 urtez azpikoen kasuan, gurasoek edo tutoreek familia-liburua edo tutoretza egiaztatzen duen agiriren bat aurkeztu beharko dute.