
San Mamesen eraispena, bideomarkagailua
San Mamesen eraispena, bideomarkagailua
San Mames Barriak jakinarazi gura du uztailaren 31an, goizeko 10etatik aurrera, zelai zaharreko txarteldegien gunean…
San Mames Barriak jakinarazi gura du uztailaren 31an, goizeko 10etatik aurrera, zelai zaharreko txarteldegien gunean dagoen bideomarkagailua eraitsiko dela.
Arkuari dagokionez, zatitu eta gero, abuztuaren 5ean eramango dutela behar bezala garbitzeko eta margotzeko, Lezamako kirol instalazioetan ipini baino lehen. Guztira, gaueko hiru garraio izango dira, abuztuaren 5etik, astelehenean, 8ra, ostegunean.
Beste aldetik, hurrengo astean ekialde Harmailaren eraispenak segituko du, jada kanpo aldetik eta horregatik Luis Briñas kalera doazen sarbideak itxiko dira, Urquijo Zumarkalea eta Felipe Serrateren tartean hain zuzen ere.