Athletic Club

Bizkaiko konposta, San Mames futbol zelaian

Bizkaiko konposta, San Mames futbol zelaian

Lorazaintzako hondakinetatik, elikagaien saltoki handiek sortutako biohondakinetatik eta bosgarren edukiontzi pertsonalizatua erabilita, hirietako etxeko hondakinen…

Lorazaintzako hondakinetatik, elikagaien saltoki handiek sortutako biohondakinetatik eta bosgarren edukiontzi pertsonalizatua erabilita, hirietako etxeko hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketarako zerbitzutik sortutako konposta, 300 tona inguru, San Mames futbol zelaiaren belarraren sostengua izango da.

Abuztuan zehar eta hiru astez hogei kamioi inguruk 300 tona konpost garraiatuko dituzte Arraiz mendian dagoen Ekoparkeko konpostaje-plantatik (Tratamendu Mekaniko eta Biologikorako Plantaren eta Balorazio Energetikorako Zabalgarbi Plantaren ondoan) San Mames futbol zelai berriaren kokagune berriraino. Handik, konposta hareaz nahasiko da, San Mames futbol zelaiaren belar naturaleko zohiaren oinarria edo sostengua izango dena sortzeko.

Bizkaian konposta erabiltzea, lorezaintzan zein San Mames futbol zelai berrian, bitxia bada ere, hondakinen kudeaketarako estrategia globalaren beste adibide bat da. Bizkaiko Foru Aldundiak 2016. urterako Bizkaian sortutako lehen hondakinen % 4 konposta egiteko erabiltzea ezarri du helburu.

Lehengo astean ziurtatu ziren 300 tona konpost horiek araudia bete eta lorategi eta parkeetan zein antzeko drainatzeak behar dituzten instalazioetan erabiltzeko gai direla dioten azterketak. San Mames sostengua izango den konposta lau hilabeteko prozesu baten ondorioa edo emaitza da.