Etxean bezala eta berriro irabazi
Athletic Club 2 Club Atletico Osasuna 0 Athletic Clubek Ligako bigarren garaipena eskuratu du Osasunaren…
Athletic Club 2 Club Atletico Osasuna 0
Athletic Clubek Ligako bigarren garaipena eskuratu du Osasunaren aurka (2-0) Anoetan jokatu den partidan. Arribasek bere atean lehen zatian eta De Marcosek azken txanpan, norgehiagokaren golak egin dituzte.
Giro bikaina Anoetan, etxean bezala sentitu baita gure taldea, eta partida irregularra izan den arren, zurigorriek ondo irakurri dute jokoa eta beharrezkoa den lasaitasuna ian duten kontraerasoan partida ixteko.
Aipatzekoa da Iago Herrerin eta Enric Saboriten debuta izan dela partida ofizialean. Sei puntu eta hurrengo erronka are zailagoa, Real Madrilen aurka igandean Bernabeun.