Athletic Club

San Mameseko umeen argazkirako arauak

San Mameseko umeen argazkirako arauak

San Mamesen jokatzen diren Ligako partidak hasi aurretik umeen eta jokalarien argazkian parte hartzeko paseak…

San Mamesen jokatzen diren Ligako partidak hasi aurretik umeen eta jokalarien argazkian parte hartzeko paseak lortzeko protokoloa jakinarazi nahi du Athletic Clubek:

Baldintzak

5 eta 14 urte arteko umeak. Klubak baldintzak betetzen ez duen umerik ez du utziko zelaira sartzen eta ez du inongo erantzukizunik gain hartuko.

Pase kopurua eta nola banatuko den

Gehienez 40 pase izango dira: 16 babesle eta Klubeko konpromezuentzat, 20 bazkideentzat (umea bera ez du bazkide izan beharrik), eta 4 peñistentzat.
Pasearen prezioa 15 eurotakoa izango da ume bakoitzeko, anaiarrebak balira ere.

Bazkideentzat adjudikazio modua

1. San Mamesen jokatutako Ligako partida bakoitzetik hurrengo lan-egunean, 8:00etatik 20:00etara webguneko Bazkideen Txokoaren bidez apuntatzeko aukera izango dute, bazkide kodea eta PIN zenbakia sartuz. Umearen izenabizenak adierazi beharko dira. Eskatzaile bakoitzak ume bat inskribatu dezake soilik, eskatzen diren baldintzak betetzen dituen bestelako anai-arrebarik ez duena. Balitu, anai-arreba bakoitza bere izen eta bi abizenekin inskribatuko da, eskaera berdinean.

Eskatzaile batek ume bat baino gehiago inskribatuko balu (anai-arreba ez badira), lehenago apuntatu dena izango da benetan inskribatuta.
2. Ume bakoitza behin bakarrik apuntatu daiteke. Bazkide bat baino gehaigok apuntatuko balute ume berdina, lehenengo inskripzioa hartuko da kontutan eta gainerakoak kenduko dira.
3. Hurrengo egunean zozketa egingo da eskatzaileen artean eta emaitzak argitaratuko dira: ume irabazleen izenabizenak.
4. Irabazleren bat aurreko beste zozketa batetan irabazlea izan bada, kanporatua izango da eta lehenengo ordezkoak ordezkatuko du.
5. Irabazleek pertsonalizatutako pasea partidaren astearen asteazken edo ostegunean jaso ahal izango du, Ibaiganeko Bazkideenganako Arretarako Bulegoan, humearen NANa edo Famili Liburua aurkeztuz, eta argazkiaren kostua ordaindu eta gero.

Zelaira sartzeko

1. San Mamesera sartzeko eta argazkian agertzeko ezinbestekoa izango da pasea eta umearen NANaren edo Famili Liburuaren fotokopia bat aurkeztea. Umeak besterik ez dira sartuko, Athletic Clubeko langileak lagunduta. Bere guraso edo zaintzaileek sartzeko leku berean itxaron beharko dute gero jasotzeko.
2. Sarrera, Harmaila Nagusia eta Ipar Harmailen arteko izkinan dagoen autobuseen aparkalekuaren sarreraren oinezkoentzako bidetik izango da.

Argazkiak jasotzeko

Argazkiak San Mameseko denda ofizialean jaso ahal izango dira partida osteko asteartetik aurrera.