Athletic Club

VI. atalburua: 1982ko Mundukoaren izarrak

VI. atalburua: 1982ko Mundukoaren izarrak

Gure zelaia 1982ko Munduko Txapelketaren egoitza ofiziala izendatu zuten, eta bertan Ingalaterra multzoaren selekzio buruak…

Gure zelaia 1982ko Munduko Txapelketaren egoitza ofiziala izendatu zuten, eta bertan Ingalaterra multzoaren selekzio buruak jokatu zituen lehendabiziko faseari zegozkion hiru neurketak jaso zituen.

Hilabete batzuek lehenago, Rojo I.ri egindako omenaldia zela eta (1-1), Ron Greenwooden mutilek aukera izan zuten Katedrala zuzenean ezagutzeko. Bai Kevin Keegan, golaren egilea, bai eta Bryan Robson ere, 80ko hamarkadan futbol ingelesean lidergoari eutsi ziona, hitzordu horretan egon ziren eta biak bueltatu ziren, berriro ere, Munduko Txapelketarako birmoldatua izandako San Mamesera. Haiekin batera, Peter Shilton, Phil Neal atzelaria, Trevor Francis eta Paul Mariner golegileak, Ray Wilkins eta jokorako sekulako sena zuen Glenn Hoddle erdilaria. Hamburgorekin birritan Urrezko Baloia (1978-79) eta Liverpoolgo jokalari historikoa (hiru Europako hiru titulu lortu zituen) izandako Keegan bera beste behin ikusi genuen 1994/95eko UEFAko Kopan Newcastlerekin, kasu honetan entrenatzaile postuan. Bestalde, Robson Munduko Kopan inoiz gauzatu den golerik goiztiarrena, 27. segunduan, egin zuen Bilbon (2002an Sükür turkiarrak marka gainditu zuen). Gaur egun UEFAko presidentea den Michel Platini kapitain zuen Frantziari egin zion. Jokalari honek hirutan bereganatu zuen Urrezko Baloia, eta Zidanekin batera, historian zehar bere herrialdeko futbolaririk bikainena omen dugu. Alain Giresse, baloiarekin beste ‘jauntxo’ horietako bat, nabarmendu zen San Mamesen ere, besteak beste Maxime Bossisek, Marius Tresorek, Dominique Rocheteauk, Jean Tiganak eta Schumacher atezain alemaniarrak finalaurrekoan egindako sarrera bortitzaren eraginez, masailezurra eta hortzak apurtu eta ornoetan jasandako lesioengatik sei hilabetez mugitu gabe egon behar izan zen Patrick Battiston atzelariak osatzen zuten talde hura. Eurokopa irabazi eta bi hilabete geroago, bai berka eta bai Giressek ere, Bordeleko Girondinsen aritu den futbolaririk onenak, Athletic txapeldunarekin neurtu zituzten bere indarrak 1984/85ean, Europa Kopako lehendabiziko kanporaketan. Frantziak Munduko txapelketa horretan laugarren sailkatu eta gero, sekulako aro batean murgiltzear zegoela abisua emanda zeukan, nahiz eta kontsolazioaren finalean txapelkateren errebelazio izan zen Poloniaren kontra galdu. Poloniarrak zurigorriekin lehiatu ziren ere (1-4), lagunarteko partida jokatu baizuten Mundialeko hitzorduan parte hartu baino lehen, eta Zbigniew Boniek bezalako jokalariekin, garai hartako Juventus ukaezinaren ‘bandera-ontzietako’ bat, beraien kalitatearen kutsua agerian utzi zuten.

Italiarrak 82ko Munduko Txapelketan lortutako garaipenaren oihartzupean antolatu zen VIII Bilbo Hiribilduko Txapelketa. Finalean, Athleticek penalti-txandan galdu zuen Toninho Cerezoren Atletico Mineiroren kontrakoan, Jokalari honek, Zico, Socrates eta Falcaorekin ‘canarinha’-ren historian zehar izan den erdiko lerrorik bikainenetakoa osatzen zuen, Eder hegalekoak, bere ezkerkada indartsuagatik ospea hartu zuenak, Bilbon ere jokatu zuen. Penalti jaurtiketei esker, Belo Horizonteko taldeak bidean utzi zuen Hamburgo, denboraldi hartan Europako errege bilakatuko zen talde alemaniarra Felix Magathek areatik kanpo Juventusi egindako golari esker. Bilboko lehiaketan jokatu zuten beste famatuen artean Horts Hrubesch, ‘burukaden piztia’ begi bistako ezizenduna, eta Manfred Kaltz benetazko langilea zena eskuineko hegaletik, izan genituen. Hurrengo urtean, Javier Clementeren Athletic taldea 83/84ko Europako Koparen final zortzienetan kaleratua izan zen, txapelketa irabaziko zuen eta Ingalaterrako talderik boteretsuena zen Liverpoolen kontra. Talde honen zutabeak hauexek ziren: Bruce Grobbelaar atezaina, final hartan Grazianik (Roma) kale egin zuen penalti jaurtiketan beldurtuta zegoela itxura emateko hankak dardarka jarri zena, Graeme Souness erdilaria eta Kenny Dalglish (hiru aldiz Europako txapelduna) eta Ian Rush (bere golak San Mamesen kanporatu gintuen), biak aurrelariak.

Argentinako talde ospetsuenetarikoa den Buenos Aireseko Independiente taldea, zurigorrien aurkaria izan zen 1985ean Bazkidearen Omenaldian antolatutako partidan (0-0). Bere izarra Ricardo Bochini zen, txartel hori bi ikusi eta gero San Mamesen epaileak kaleratu zuen hura. Hainbestekoa da bere ospea, non hogei urtez jokatzen aritu den taldearen zelaia inguratzen duen kale bati bere izena jarri dioten. 1988ko maiatzean, Euskadiko selekzioaren eta Tottenham Hotspurren arteko lagunartekoa jokatu zen. Talde horretan, Chris Waddle-en kalitateak distira egiten zuen. Eta abuztuan, Sarabiaren Partidaren Omenaldia zela eta, Everton etorri zen Howard Kendallen Athleticekin lehiatzer. Bere esanetara, talde ingelesak bere urterik onenak bizi izan zituen, bi Liga titulu eta Rekopa bat eskuratuz. Europa mailan burututako egitandi horren ‘bizirik zirauten’ lau jokalari lehiatu ziren Bilboko norgehiagokan; Neville Southall atezaina, ‘Toffeen’ elastikoarekin partida gehien jokatu dituena (751), Peter Reid, Kevin Sheedy eta Graeme Sharp, hain zuzen ere. Norgehiagoka 3-2koaz bukatu zen, azaroan, UEFAko Kopan, Juventusen kontrakoan lortu zen emaitza berdina, Andrinuak birritan eta Uraldek egin zituzten golak barne, hurrengo kanporaketara igarotzeko nahikoa izan ez arren. Zoffek zuzentzen zuen Juventus taldean nabarmentzen hasi zen Michael Laudrup, eta horrez gain, bazuten munduko txapeldun ospetsu bikotea, Alessandro Altobelli aurrelaria eta Antonio Cabrini esker hegalekoa, hain zuzen.