
Athletic Clubeko espedizioa, Bartzelonan
Athletic Clubeko espedizioa, Bartzelonan
Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago Ligako bosgarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko RCD Espanyolen aurka 22:00etatik…
Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago Ligako bosgarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko RCD Espanyolen aurka 22:00etatik aurrera (Cuatro). Zurigorriek 11:30 txarter hegaldia hartu dute eta 12:20ean Bartzelona-El Prateko aireportura heldu dira. Hortik klubeko autobusean Hesperia Tower hotelera abiatu dira, bertan zale batzuk zain zeudela, eta hor 14:00etan bazkalduko dute.
Josu Urrutia presidentea, Jokin Garatea eta Borja Lopez batzakideak, Joxe Anjel Iribar Presidentetzaren albokoa eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria espedizio buru izan dira.
Eguzkia da nagusi Bartzelonan, 25 graduko hozberoarekin.
