Dena prest Granadan jokatzeko
Dena prest dago Granadan Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko (Los Carmenes, 22:00, Alvarez Izquierdo,…
Dena prest dago Granadan Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko (Los Carmenes, 22:00, Alvarez Izquierdo, Cuatro) Granada FC eta Athletic Cluben artekoa. Zurigorriek 14:00etan bazkaldu dute. Lo-kuluxka, askaria eta hitzaldiaren ostean 20:15ean futbol zelairantz abiatuko dira.
Gure taldeak kamiseta urdina, praka zuriak eta galtzerdi urdinak eramango du.
Zerua ilun dago 22 graduko hozberoarekin, partidaren ordurako 18 inguru espero dira eta euria egon daiteke.
Klub bietako ordezkariek bazkari instituzionala egin dute 15:00etatik aurrera. Ramon Alkorta batzakidea gure ordezkaritzaren burua izan da. Arratsaldean Josu Urrutia presidenteak espedizioarekin bat egingo du.