Athletic Club

Athletic Club-Oviedo, larunbatean, Lezaman

Athletic Club-Oviedo, larunbatean, Lezaman

Bihar, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Athletic Clubeko emakumezkoen taldea Oviedo Modernoren aurka jokatuko da Lezaman. Zurigorriek…

Bihar, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Athletic Clubeko emakumezkoen taldea Oviedo Modernoren aurka jokatuko da Lezaman. Zurigorriek duten helburu bakarra garaipenaren bidera itzultzea da. Partida honetan ez dira egongo: Saioa, Orueta eta Nekane, lesionaturik baitaude, eta I. Murua, zigortuta, domekan txartel gorria ikusi zuen Madrilen.

Aurrean, Oviedo Moderno egongo da. Talde asturiarra aurten itzuli da goi mailako txapleketara.

Athletic Clubek gaur entrenatu du Lezaman eta lan saioa bukatu ostean, Juan Luis Fuentesek deialdiaren zerrenda eman du: Ainhoa, Guarrotxena, E. Merino, Arranz, Irene, J. Flaviano, Iraia, Silvia, Manuela, Eunate, Alazne, Olabarrieta, Ibarra, Leire, Erika, V. Gimbert, Izaskun eta Arene.