
Athletic Club-Vila-real, txartel salmenta
Athletic Club-Vila-real, txartel salmenta
Asteartean, 2013ko urriaren 15eko 24:00etan hain zuzen ere, Athletic Club-Vila-real partidarako bai sarrera bat erosteko…
Asteartean, 2013ko urriaren 15eko 24:00etan hain zuzen ere, Athletic Club-Vila-real partidarako bai sarrera bat erosteko interesaturik zeuden bazkide berriak, bai bere karneta laga nahi zuten bazkideek apuntatzeko epea amaitu zen.
Izena eman duten bazkide barrien kopurua 134 da. Zenbaki hau, bazkide txartela laga duten bazkideen kopurua baino txikiago denez, 259 izan ziren, guztiek sarrera bat erosteko aukera izango dute.
Apuntatu ziren bazkide barriek, sarrera bat erosi ahal izango dute txarteldegietan urriaren 21an goizeko 10:30etatik 13:30etara arte, haren bazkide txartela edo NAN aurkeztuz. Ordu horretatik aurrera ezin izango zaie sarrera bat bermatu.
Erosi gabe geratzen diren beste sarrerak, 20:00etatik aurrera publikoarentzat ipiniko dira salgai.
Salgai dauden sarreren prezioei dagokionez, horrela banatzen dira:
Sarrera 1 25 eurotakoa
2 sarrera 30 eurotakoa
22 sarrera 40 eurotakoa
57 sarrera 50 eurotakoa
115 sarrera 80 eurotakoa
24 sarrera 100 eurotakoa
38 sarrera 110 eurotakoa
Gogoratu behar dugu Bazkide Barriek %10eko deskontu bat dutela publikorako prezioan.