Athletic Club

Futbol Areto Egokitua: Euskal Liga

Futbol Areto Egokitua: Euskal Liga

Urriaren 29an, asteartean, 12:30etatik aurrera, Lezamako prentsa aretoan, 2013/2014 denboraldiko Futbol Areto Egokituaren Euskal Liga…

Urriaren 29an, asteartean, 12:30etatik aurrera, Lezamako prentsa aretoan, 2013/2014 denboraldiko Futbol Areto Egokituaren Euskal Liga aurkeztuko da. ekitaldian Jokin Garateak, Fundacion Athletic Club Fundazioaren izenean, eta Porfirio Hernandezek, Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren presidenteak hartu dute parte, Ligako antolatzaile diren heinean.

Txapelketan herrialdeetako federazioek eta Real Sociedad Fundazioak ere laguntzen dute. Arazo intelektuala duten pertsonen elkarte hauek parte hartuko dute: Gorabide, Geu Be, Atzegi, Apdema eta Uribe Costa, eta bi mailatan jokatuko da, lehiaketa eta egokitua.

Partidak azaroaren 2an, larunbatean, hasiko dira eta lehiaketa 2014 ekainean amaituko da.

Fundacion Athletic Club Fundazioaren Areto Futbol Egokituaren Euskal Ligaren antolakuntzan parte hartzeko arrazoia bere gizarte-arduraren baitan kokatu behar da eta baita ere bazterketaren arriskuan dauden kolektiboen aldeko jardunean.