Athletic Club

San Mames Barria EM-ren agiria

San Mames Barria EM-ren agiria

San Mames Barria EM-k, San Mames zelai berriaren elkarte sustatzaile eta jabeduna, honako hau jakinarazi…

San Mames Barria EM-k, San Mames zelai berriaren elkarte sustatzaile eta jabeduna, honako hau jakinarazi gura du:

1.- Athletic Clubek estadioaren estalkia eta fatxadaren arazoak jakinarazi eta gero, San Mames Barria EM-k zelaia eraikitzeko ardura duen ingeniaritzari, aldi baterako enpresa-elkarteari, eta San Mames Barria EM-rentzat proiektuaren kudeaketa daraman enpresari, arestian aipaturiko estalkia eta fatxadaren akatsak jakinarazi dizkie eta, halaber, arazoak konpontzeko neurriak lehenbailehen har ditzatela eskatu ere egin die.

2.- Estadioaren maizterra, hau da, Athletic Club eta haren bazkideak, kalterik handienak sufritzen dituztela jakitun, San Mames Barria EM-rengandik ulermena eta pazientzia eskatzen diegu egungo arazoak konpondu arte eta gerta daitezkeenak zelaiaren eraikuntza osoa amaitu bitartean.