
Jesus Maria Duñabeitia presidente ohia hil da
Jesus Maria Duñabeitia presidente ohia hil da
Jesus Maria Duñabeitia Athletic Clubeko presidente ohia, 2013ko azaroaren 26an, asteartean, zendu da. Athletic Clubeko…
Jesus Maria Duñabeitia Athletic Clubeko presidente ohia, 2013ko azaroaren 26an, asteartean, zendu da. Athletic Clubeko presidentea izan zen 1977 eta 1982 bitartean. Presidentetzara heldu baino lehen, Duñabeitia batzakidea izan zen Jose Antonio Eguidazu presidentea zela. Ostean bere agintepean Athletic Clubera demokrazia heldu zela esan daiteke, “bazkide banak, boza banak” lelopean 1977an, konpromisarioen gehiengo eskuratu ostean, lehen hauteskunde demokratikoak deitu baitzituen. Aurkaririk ez zen aurkeztu eta presidentea izendatu zuten.
Emakumezkoa eskubide osoko bazkidea bihurtu zen 1978an eta 1977ko abuztuaren 8an lehendabiziko aldiz ikurrina altxatu zen Katedralean. San Mamesek bere azken erreforma nozitu zuen 1982ko Munduko Txapelketako egoitza izateko.
Kirol arloan, UEFAko txapeldunordearen herentzia jaso zuen eta pasa den mendeko laurogeiko hamarkadan txapeldun suertatu zen taldearen oinarriak ezarri ziren, esaterako Javier Clemente entrenatzailearen fitxaketarekin. Halaber Alexanco FC Batzelona taldera lekualdatua izan zen 100 milioi pezetaren truke (gaur egungo 600.000 €)
“Beti” 1923ko talde txapeldunaren Alberto Duñabeitia jokalariaren semea zen eta, Athleticetik at, 1990an Bilboko alkatea izan zen. Goian bego.