Athletic Club

RC Celta-Athletic Club: txartel salmenta

RC Celta-Athletic Club: txartel salmenta

Real Club Celta de Vigo -k 400 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri larunbatean, abenduak 7,…

Real Club Celta de Vigo -k 400 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri larunbatean, abenduak 7, Balaidosen jokatuko den partidarako. 150 gordeko ditu Athletic Clubek bere beharrentzako eta bazkideentzat 250 sarrera jarriko ditu salgai.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan har daitezke, bazkide txartela aurkeztuz. Txartel eta pertsona bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Txarteldegien ordutegia honakoa izango da:

Asteazkena, abenduak 4, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:0etara.

Real Club Celta de Vigo -k ezarritako prezioa 40 eurotakoa da.

Soberan baleude ostegunean, abenduak 5, Bazkide Barrientzat ipiniko lirateke salgai, bi sarrera txartel eta pertsoneko, 10:30etatik 13:30etara, sarrera guztiak agortu arte.

Oraindik soberan baleude publikoarentzat jarriko lirateke ostegun berean, abenduak 5, 17:30etatik 20:00etara, gehienez bi sarrera pertsoneko.