Bertsoderbiaren taldea
Gure web orrian azken asteotan egin den bozketaren ondorioz, prest dago urtarrilaren 3an Donostian Athletic…
Gure web orrian azken asteotan egin den bozketaren ondorioz, prest dago urtarrilaren 3an Donostian Athletic Club BertsoDerbian defendatuko duen talde zurigorria. Igor Elortzak, Miren Amurizak eta Iratxe Ibarrak osatuko dute. Aurrean Real Sociedadekoak egongo dira: Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin. Andoni Egaña gai-jartzailea izango da.
BertsoDerbirakoa sarrera doakoa izango da gonbidapenaren bitartez. Hurrengo egunetan gonbidapenak lortzeko era azalduko dugu.