Athletic Club

Sporting de Huelva – Athletic Club, deialdia

Sporting de Huelva – Athletic Club, deialdia

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak azken entrenamendua egin du Sporting de Huelvaren partida prestatzeko. Lan saio…

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak azken entrenamendua egin du Sporting de Huelvaren partida prestatzeko. Lan saio berezia izan da zeren zurigorriek Lezamatik urrun egin baitute. Juan Luis Fuentesen taldeak goizean goiz hartu du hegazkina Loiuko aeroportuan eta entrenamendua Sevilla CF-eko zelaietan izan da.

Lan saioa arazorik gabe bukatu da eta etorritako jokalariek deialdiaren zerrenda osatuko dute: Ainhoa, E. Merino, Arranz, Irene, J. Flaviano, Nekane, I. Murua, Iraia, Silvia, Manuela, Eunate, Alazne, Olabarrieta, Ibarra, Leire, V. Gimbert, Izaskun eta Guarrotxena. Biharko norgehiagoka eguerdiko hamabietan hasiko da San Andreseko futbol zelaian eta garaipena lortuz gero, zurigorriak bigarren postura igoko lirateke.