Bazkide barriak sarrera erosteko
Athletic Club-Real ValladolidIzena eman duten bazkide barrien kopurua 70 da. Zenbaki hau, bazkide txartela laga…
Athletic Club-Real Valladolid
Izena eman duten bazkide barrien kopurua 70 da. Zenbaki hau, bazkide txartela laga duten bazkideen kopurua baino txikiago denez, 125 izan ziren, guztiek sarrera bat erosteko aukera izango dute.
Apuntatu ziren bazkide barriek, sarrera bat erosi ahal izango dute txarteldegietan urtarrilaren 20an, astelehenean, goizeko 10:30etatik 13:30etara arte, haren bazkide txartela edo NAN aurkeztuz. Ordu horretatik aurrera ezin izango zaie sarrera bat bermatu.
Erosi gabe geratzen diren beste sarrerak, urtarrilaren 20an 20:00etatik aurrera publikoarentzat ipiniko dira salgai.