
Athletic Club-Atletico Madril: Txartel lagapena
Athletic Club-Atletico Madril: Txartel lagapena
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik Athletic Club-Atletico Madril partidara joaterik izan ez, eta jesarlekua…
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik Athletic Club-Atletico Madril partidara joaterik izan ez, eta jesarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek honela egin ahal izango dute:
1. Asteazkenetik, urtarrilak 22, 10:30etatik ostiral arte, urtarrilak 24, gaueko 24:00ra arte, bazkideak aipatutako partidarako txartela laga ahal izango du, gure web orriaren bidez, BAZKIDEEN TXOKOAN atalean, Bazkidearen Zenbakia eta PIN zenbakia sartuz.
2. Denboraldi honetarako ezin izango da 10 partidu baino gehiagorako txartelaren lagapena egin.
3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jesarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei. Ordainketa, helbideratuta duten kontura edo bazkideak partida honetarako adierazten duen beste kontu batera TRANSFERENTZIA BATEN BIDEZ egingo da, hau izango da ORDAINKETAREN MODU BAKARRA. Bazkideak bere kuota helbideratuta ez badauka, kontu zenbaki bat adierazi beharko du ordainketa egiteko.
Prozesu hau, CLUBAREN WEB ORRIAREN BIDEZ BAKARRIK egin ahal izango da.
Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.
Halaber, aipatutako partidarako sarrera bat erosi nahi dutenak, asteazkenetik, urtarrilak 22, 10:30etatik ostiral arte, urtarrilak 24, gaueko 24:00ra arte, gure web orriaren bidez apuntatu daitezke, BAZKIDEEN TXOKOAN atalean, Bazkidearen Zenbakia eta PIN zenbakia sartuz.
Interesatuen zenbakia, karneta laga duten bazkideen kopurua baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Asteazkenean goizean, azaroaren 6ean, sarituen zerrenda argitaratuko da. Libre dauden jesarlekuek 30ren eta 110ren arteko prezioak daukate, barria bazkideek daukaten deskontua kontuan hartu barik.
Bazkidei gogoratzen zaie BAZKIDEEN TXOKOAN ikus dezaketela aurreko partidetan euren sarrera saldu den.