
Heriotza-oharra Jose Luis Bilbao, ‘Bala Negra’
Heriotza-oharra Jose Luis Bilbao, ‘Bala Negra’
Jose Luis Bilbao ‘Bala Negra’, Athleticeko jokalari ohi beteranoetako bat, gaur 2014ko urtarrilaren 28an zendu…
Jose Luis Bilbao ‘Bala Negra’, Athleticeko jokalari ohi beteranoetako bat, gaur 2014ko urtarrilaren 28an zendu da
José Luis Bilbao Mentxaka, ‘Bala Negra’ goitizenarekin ezaguna zena aurpegiaren larruazala beltzarana zuelako, 1921eko irailaren 8an jaio zen Erandion. Hamar urte eman zituen Athleticen, 1941-1942 denboralditik 1950-1951era bitartean Hegaleko bikaina zen, trebea eta azkarra, baina zori txarrak Piru Gainzarekin bat egitea ekarri zion, eta horren ondorioz, bere kirol bizitzak ez zuen merezitako distirarik izan.
1942-1943 denboraldian Ligako txapelduna geratu zen, 1946-47an txapeldunordea, lau aldiz Kopako txapelduna, 1943, 1944, 1945 eta 1950ean, eta beste bitan txapeldunordea: 1942 eta 1949an.
Bala Negrak San Mamesen egin zuen debuta ofizialki 1941eko urriaren 12aren arratsaldean aurkari handi baten kontra, Real Madril alegia, eta emaitza 1-0ekoa izan zen Athleticen alde. Bere azken neurketa 1950eko urriaren 22an jokatu zuen Españolen aurka Liga Txapelketan.
Lehiaketa ofizialean Ligako 54 partida jokatu zituen 16 gol eginez eta beste hamabost neurketa Kopan. Halaber, 69 lagunartekotan hartu zuen parte 22 gol sartuz.
Zenbait klubek fitxatu nahi izan zuten, eta azkenean 1951ean, hamar urtez Athleticen trebetasuna erakutsi ondoren, Bala Negra, hainbatetan Iriondo eta Gainzaren ordez zelairatu zena hegaleko eskuin eta ezkerrekoetan hurrenez hurren, Xixongo Sportingek fitxatu zuen. Bere kirol ibilbideari herri asturiarrean amaiera jarri zion adore eta lasterketa arineko jokalari honek…bala bezain horren azkar…bala beltz bat.
Eskerrik asko Jose Luis. Goian bego