Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Vigon dago

Athletic Clubeko espedizioa Vigon dago

Athletic Clubeko espedizioa Vigon dago Ligako 23garren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko Real Club Celta de…

Athletic Clubeko espedizioa Vigon dago Ligako 23garren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko Real Club Celta de Vigoren aurka otsailaren 10ean, astelehenean, 22:00etatik aurrera Balaidos futbol zelaian (Del Cerro Grande, Cuatro). Zurigorriek 10:15ean txarter hegaldia hartu dute Bilbotik eta 11:25ean Vigoko aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusean, Pazo de los Escudos hotelera abiatu dira. Hor 14:00etan bazkalduko dute.

Josu Urrutia presidentea, Ramon Alkorta eta Jon Muñoz batzakideak, Jose Anjel Iribar Presidentetzaren albokoa eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria espedizio buru izan dira.

Lainoa orain Vigon eta 7 graduko hozberoarekin. Euria espero da partidaren ordurako.

Klub bietako ordezkariek bazkari instituzionala izango dute 14:30etatik aurrera.