
Bazkide Barria izateko azkeneko aukera
Bazkide Barria izateko azkeneko aukera
Bazkide Barria izateko aukera berriro dagola jakinarazi nahi du Athletic Clubek. Horretarako, Ibaiganeko Bazkideenganako Arretarako…
Bazkide Barria izateko aukera berriro dagola jakinarazi nahi du Athletic Clubek. Horretarako, Ibaiganeko Bazkideenganako Arretarako Bulegora joan (astelehenetik ostiralera 8etatik 18etara) eta honako betekizun hauek egitea ezinbestekoa da:
– Inskripzio fitxa bete.
– Gaurkotutako bi argazki eman.
– NANaren fotokopia bat eman.
– 1.600 euro ordaindu (diruarekin edota kreditu txartelarekin)
Betekizun hauek egiten dituztenak Bazkide Barria bezala inskribatuko dira baina ezin izango dute San Mameseko eserlekua aukeratu oraindik. Datozen egunetan informatuko den gaur eguneko Bazkide eta Bazkide Barrien eserleku-aldaketa prozesua amaitu arte itxaron beharko dute.
Prozesu hori amaitutakoan Klubak Bazkide Barri berri hauek deituko ditu, aintzinatasun ordenean, eserlekua aukeratzeko. Beste Bazkide Barriak bezala, 2014-2015 denboraldira arte ezin izango dutena erabili.
Eserlekua aukeratzerako momentuan behin-behineko txartel bat jasoko dute.