
Eserleku trukatzea eta eserleku aldaketak
Eserleku trukatzea eta eserleku aldaketak
ESERLEKU TRUKATZEAAthletic Clubek bere Bazkideei Bazkideen Txokoan eskuragarri duten tresna berria ezagutarazi nahi die eserlekuak…
ESERLEKU TRUKATZEA
Athletic Clubek bere Bazkideei Bazkideen Txokoan eskuragarri duten tresna berria ezagutarazi nahi die eserlekuak trukatzeko.
Jakinik hauetako askok euren egungo eserlekua aldatu nahi dutela, eta San Mameseko tribunetan dauden eserleku libreak mugatuak direnez, Bazkide bakoitzak daukan eserlekua zein den eta zein eserleku eduki nahi lukeen adierazi dezake, harremanetarako telefono bat edota helbide elektroniko bat emanez.
Modu honetan, Bazkideek euren nahietan bat egiten badute aldatu ahal izango dute. Horretarako, Bazkideen Txokoan eskuragarri dagoen aldaketarako eskaera dokumentua inprimatu beharko dute, sinatu eta bi txartelekin batera entregatu Ibaiganen dagoen Bazkideen arretarako bulegoan, Klubak akordioa gauzatu eta txartel berriak egin ditzan.
OHARRA: Aldaketak behin betiko eserlekuetan soilik egin daitezke, ez 2013-2014 denboraldiko behin behineko eserlekuetan.
ESERLEKU ALDAKETAK
Datorren 2014ko martxoaren 15an, larunbatan, Klubak webgunean argitaratuko du eserlekuak aldatzeko prozesu ofizialean parte hartzeko eskaera egiteko protokoloa, baldintzak eta prozedura. Bazkide eta Bazkide Barri guztiek izango dute eskubidea parte hartzeko.