Athletic Club

Medikuntza-hitzaldiak

Medikuntza-hitzaldiak

Martxoaren 27an, Bidebarrietako Udal Liburutegian, 19:30etatik aurrera, Bizkaiko Futbol Federakundeak bere Mendeurrenaren harira (1913-2013) antolatu…

Martxoaren 27an, Bidebarrietako Udal Liburutegian, 19:30etatik aurrera, Bizkaiko Futbol Federakundeak bere Mendeurrenaren harira (1913-2013) antolatu dituen azken mahai-ingurua burutuko da.

Luis Serratosa eta Mikel Sanchez sendagileek eskain zuten azkenaurrekoa eta oraingoan futbolarekin lotura estua izan duen bizkaitar medikuntzari ailegatzen zaio txanda. Mahai baten inguruan futbola aspaldian eta gertutik ezagutzen duten bizkaitar medikuntzako hainbat kidek era guztietako esperientziak azaleratuko dituzte.

Jardunaldia “Medikuntza-laguntzaren historia bizkaitar futbolean. Zientziatik bitxikerietara” Josean Lekue sendagileak koordinatzen du (Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen arduraduna) eta bertan Angel Gorostidi (kardiologo, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen arduradun ohia eta gaur egun batzakidea) Fernando San Cristobal (erizaina eta Sestaorekin lotura duena), Juanjo Campa (erizaina eta Athletic Cluben izandakoa), Paco Angulo (Athletic Clubeko sendagilea 1986az geroztik) eta Jose Antonio Vicandi irakaslea (traumatologoa eta urte askoan Bizkaiko Federazioan eta San Antonio Poliklinikan ibilitakoa).