San Mameseko lanak, abiadura onean
‘Egun bigarren solairua hormigoitzen ari gara, halere erabat motzago diren hirugarrena eta laugarrena falta zaizkigu,…
‘Egun bigarren solairua hormigoitzen ari gara, halere erabat motzago diren hirugarrena eta laugarrena falta zaizkigu, era honetan hormigoizko egitura eta estadioaren egitura mistoa bukatutzat emango genituzke. Egitura metalikoaren oinarriak prestatzen hasiak dira. Kanpoko atarien estreinako fasea lehenengo solairutik hasi eta laugarrenaren sabairaino heltzen da, alegia gailurreraino, eta handik estalkiari ekingo genioke, hortaz egitasmoa bukatzeko piramideak eta oinarrizko zertxak jarriko genituzke’ dio Oscar Malok, proiektua zuzentzen duen ingeniarietako batek.
Benetan funtsezkoa Tribuna berria zelaiaren gainontzeko ‘eraztunarekin’ bat egitea izan da. ‘Beheko harmaila bukatuta dago bere osotasunean. Orain erdialdeko eraztunean, palkoetan eta jesarlekuetan murgilduta gaude eta hurrengo pausua goiko harmailei ekitea litzateke. Datorren denboraldirako edukiera bere osotasunean prest egotea dugu helburu. Lanen aurrerakuntza “sekulakoa” izaten ari da. “150 bat pertsona ari dira lanean, momentu batzuetan 600era iritsi bagara ere. Zelaia liluragarria izango da, bisitatzea merezi duen horietakoa’.
Oscar Malok aditzera ematen digunez “berdinketan jartzen erabat zaila da eta atzerapen arinik ere izan da hormigoia eta egitura mistoa muntatzerakoan, lan erraldoi guztietan gertatzen den legez. Milimetrikoak dira maneiatzen ditugun perdoiak, hortaz beharrezkoa da den dena xeheka doitzea. Eredu gisa hauxe esango nizuke, zertxaren goialdean 25 milimetroko aldeekin ari gara lanean, hortaz behetik milimetro eskas batzuetako aldearekin abiatuko bagina ez genuke sekula ere era egokian gora ailegatuko. Kantitateak ere harritzekoak dira: “Oraingoz 70.000 metro kubiko hormigoi erabili ditugu eta beste 10.000 baino gutxiago ditugu erabilgarri. Oraindik ere sabaiaren egitura metalikoa eta kanpoaldeko estalkia falta zaizkigu eta gero edukiera osoa gauzatzeari ekingo diogu. Ondoren, erritmo arruntago batekin bada ere, beste sei bat hilabete iraungo duten barruko prestaketekin hasiko gara. Lantalde osoaren esfortzua aipagarria izaten ari da”.