Antonio Aldonza jokalari ohia hil da
Antonio Aldonza Lobato, Athletic Clubeko jokalaria 1947-48 eta 1948-49 denboraldietan. Aldonza Leioan jaio zen 1926ko…
Antonio Aldonza Lobato, Athletic Clubeko jokalaria 1947-48 eta 1948-49 denboraldietan.
Aldonza Leioan jaio zen 1926ko urtarrilaren 21ean eta klubera 1945-46 denboraldian heldu zen, garai hartan Athletic Clubeko eskumendekoa zen Getxoko Arenasetik.
Lehen taldean jokatu baino lehen, Getxoko taldean denboraldi bi egon zen, utzita gisa, eta bitartean sei lagunarteko jokatu zuen Athleticekin esker atzelari moduan.
Bagge ingelesak debuta egiteko aukera eman zion 1948ko urtarrilaren 4an, San Mamesen, Celtaren aurkako lehian. Etxekoak 5-0 gailendu ziren.
Guztira 8 partida ofizial jokatu zituen Athletic Clubekin, guztiak Ligan, eta 13 lagunarteko.
Goian bego.

