Thinking Football, bigarren eguna
Maiatzaren 8, osteguna, Thinking Football Film Festival Zinema-Jaialdia Athletic Club Fundaziotik eta Sala BBk-tik antolatuta…
Maiatzaren 8, osteguna, Thinking Football Film Festival Zinema-Jaialdia Athletic Club Fundaziotik eta Sala BBk-tik antolatuta jarraitzen da.
19:30 orduetan “The Referee” iksuiko dugu. Laburmetraia dokumentala, Martin Hansson epaile suediarraren jarraipena egiten du 2010eko Munduko txapelketan parte hartuko duten epaileen izendapena egin aurreko asteetan. Amets hori betetzea arriskuan egongo da egindako akats batengatik, izan ere ThierryHenry-ren legez kanpoko gola baliozkotzat emango du eta horrek Frantzia sailkatu eta Irlanda txapelketatik kanpo utziko du. “TheReferee” epailearen irudia humanizatzen duen filma da, ametsak eta beldurrak dituen pertsona gisa aurkezten digu, eta akats batengatik irain guztien jomuga bihurtuko da.
20:30 orduetan, “L`Arbitro” ikusiko dugu. Komedia italiar bikaina, Cruciani epailearen eta Atletico Pabarile kategoria erregionaleko taldearen eta honen arerio den MontecrastuSandiniako hirugarren mailako taldearen istorioak kontatzen dituena. Zuri-beltzean egina dago, eta Paolo Zuccakaldi berean groteskoak eta maitagarriak diren(Brai entrenatzaile itsua, MatzutziArgentinatik itzulitako izarra, Mureno epailea korruptoa) pertsonaien bidez filma zoragarria egiten du, Italiako komedia groteskoaren tradizioaren barruan. 2013ko Veneziako jaialdian aurkeztu zen.
Proiekzio biak BBK Aretoan gauzatuko dira, edukiera bete arte sarrera doan izango da.