Athletic Club

Athletic, .EUS domeinuaren 92 aitzindarien artean

Athletic, .EUS domeinuaren 92 aitzindarien artean

Athletic Clubek parte hartu du ekainaren 28an .EUS domeinuaren aurkezpen ekitaldian, 92 aitzindarien artean baitago,…

Athletic Clubek parte hartu du ekainaren 28an .EUS domeinuaren aurkezpen ekitaldian, 92 aitzindarien artean baitago, zerrenda oso anitza, izaera, dimentsio eta jatorri ezberdineko entitateez osaturik.

Ekitaldian, .EUS domeinuaren aitzindari izatearen nahiaz eta garrantziaz hitz batzuk esateko honako hauek (alfabetikoki) parte hartu dute: Aizpea Goenaga Mendiola (Etxepare Euskal Institutua, zuzendaria) Alberto Barandiaran Amillano (Hekimen, zuzendaria) Cristina Uriarte Toledo (Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua) Jon Berasategi (Athletic Club, zuzendari orokorra) Mertxe Mujika Balantzategi (AEK, koordinatzaile nagusia) Michelle Mounios-Adurriaga (Hendaiako Herriko Etxea, Euskararen eta Hizkuntza Politikaren arduraduna) Nerea Enbeita Enbeita (Euskaltel, harreman instituzionalak) Aitzindarien ondoren, PuntuEus Fundazioko lehendakari Juan Mari Torrealdaik hartu du hitza.

Aitzindarien fasea amaituta, abiarazte-aldia irailaren 16an hasi eta azaroaren 18an bukatuko da. Eta denbora tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunean. Era berean, egun berezi horretan .EUS domeinuaren fase irekia edo orokorra hasiko da.