Athletic Club

Babesa kamisetan

Babesa kamisetan

Athletic Clubeko presidenteak, Josu Urrutiak, Petronorreko kontseilari delegatuak, Andreu Puñet-ek, eta Mario Fernandezek, Kutxabank-eko presidenteak,…

Athletic Clubeko presidenteak, Josu Urrutiak, Petronorreko kontseilari delegatuak, Andreu Puñet-ek, eta Mario Fernandezek, Kutxabank-eko presidenteak, prentsaurreko bat eskaini dute elkarrekin uztailaren 4an, ostiralean, 12.00tan, Ibaigane Jauregian.

Bertan, aipatutako hiru erakundeek aditzera eman dute hurrengo denboraldian zehar, Ligako eta Kopako partidei dagokienez, Athletic Clubeko elastikoak jarraituko duela Petronor marka bularrean eramaten, jokalariak aldiz BBK marka ezkerreko mahukan eramango dute. UEFAren araudien arabera, Champions Leagueko partidetan berriz soilik marka bat eramango dute, BBKrena hain zuzen ere.

Bestalde, 2015/16 denboralditik hasita eta 2017/18ra bitartean, Athletic Clubeko elastikoak marka bat soilik eramango du , Kutxabank-ena (BBK) alegia.