Josu Urrutiaren prentsaurrekoa
Josu Urrutiak, Athletic Clubeko presidenteak, prentsaurrekoa eskaini du uztailaren 3an, ostegunean, Ibaiganeko Jauregian. Bere agerraldian,…
Josu Urrutiak, Athletic Clubeko presidenteak, prentsaurrekoa eskaini du uztailaren 3an, ostegunean, Ibaiganeko Jauregian.
Bere agerraldian, Athletic Clubek Iker Muniainekin akordioa lortu duela eta horren arabera bere kontratua bi urtez luzatu izan dela aditzera eman du, 2017ra arte hain zuzen ere. Halaber, aurrelari iruindarraren hutsaltze klausula 37,5 milioitik 45 milioi eurora igo egingo da.
Presidenteak Ander Herreraren irteera Manchester Unitedera nola gauzatu den argitu nahi izan du, jokalariak berak Athletic Clubetik alde egiteko alde bakarreko erabakia hartu zuela azpimarratuz. Gauzak horrela, Josu Urrutiak argitu nahi izan du, beste behin ere, Athletic Clubek bere baloreei tinko eusten jarraitzen diela, hortaz erakundeak ez du bere jokalari bat transferitu egin nahi eta futbolariak berak deuseztatu behar izan du kontratua. Urrutiak berak bazkide eta zaleen artean zabaldutako egonezinarekin bat egin du, Ander Herrerak hartu zuen aukera “etsigarria” dela erantsiz.
Dena den, Athletic Cluben balorerik estimatuena talde bat osatzea dela nabarmendu du eta zentzu honetan, gurea lantalde gaztea, motibatua, baliabideak eta teknikari bikainak dituen ekipa dela erantsi du. Eta, aurreneko denboraldian erakutsi zuen legez, sekulako emaitzak lortzeko gai ere.
Hastear dagoen denboraldiari dagokionez, bereziki Champions Leagueren atariko partidei begira, Urrutiak esan du San Mames prest egongo dela, lehendabiziko egunetik, bere zalego osoa hartzeko. Alabaina , udaberrira arte lanak martxan egongo dira eta zenbait arazo sor daiteke.
Aldi berean, presidenteak argitu du hemendik hilabete batzuetara Lezamako zabalkuntza lanen lizitazioari ekingo zaiola, aurrez aurretik baimendutako Plan Zuzendariari jarraituz, eta Athletic Cluba AENA eta Lezamako Udaletxearen baimenaren zain dagoela, San Mameseko Arkua behin-betiko lekuan kokatzeko.