
Eskerrik asko Jutiapa eta Serso Hondurasi
Eskerrik asko Jutiapa eta Serso Hondurasi
Gure egonaldia Hondurasen amaitzen ari da. Atseden egunean agur esateko afaria prestatu digute bihar Euskal…
Gure egonaldia Hondurasen amaitzen ari da. Atseden egunean agur esateko afaria prestatu digute bihar Euskal Herrirantz abiatu baino lehenago.
Une honetan Jutiapako parrokian jaso dugun maitasuna azpimarratu nahiko genuke.
Eskerrik asko, besteak beste, Victor, Manolo, Lesmes, Metxu, Arturo, Ignacio, Doris, Danilo, Quique, Oscar, Tomas, Aura, Armando, Rita, Sergio, Roni, Genis, Bessy eta Magdalenari…
Eskerrik asko ere esperientzia ahaztezin honetan ezagutu dugun 200 neska-mutilei.
Halaber, gure zorionik beroena eman nahi diogu Serso Honduras erakundeari udalerriko txiroen, marjinatu eta behartsuenekin egiten ari diren lanarengatik. Euren eskutik bere fundazioak 1998az geroztik, hau da Mitch izeneko urakana pairatu behar izan zutenetik hain zuzen, abian ipini dituen proiektuak ezagutu ditugu.
– Maisu etxean (Duela hamar urtetik hona 100 umeren hezkuntza ziurtatuz).
– Nekazaritza garapenerako proiektua (kakao hazkuntza, 9.000 tona azken urtean)
– Ur proiektua: 20.000 pertsona, 5.000 sendi, onuradunen artean.
– Etxebizitza proiektua (600 etxebizitza eraiki dira) Proiektu honetan beste instituzio batzuekin parte hartu dute.
Eskerrik asko ere ODCAri: Komunitate-dendak, 17 gaur egun eta SILOEri (Natura-medikuntza integralaren gunea).
Eurek dioten moduan, gure komunitatera itzultzen gara, Jutiapan komunitatearekin eta komunitatearekiko elkartasuna, zerbitzua, ardura, konpromisoa eta gizarte-justizia hitzen “master azeleratua” jaso eta gero.
Azken finean gizarte justuago bat eraikitzeko aukera izan, non berdintasuna eta guztiontzako aukerak egon daitezen.
Horregatik berriro ere bihotz-bihotzez, eskerrik asko eta laster arte!