Athletic Club

Fundazioak bat egiten du Hegosport txapelketarekin

Fundazioak bat egiten du Hegosport txapelketarekin

Athletic Club Fundazioak, HEGOAK Bilboko Gay, Lesbianen, Bisexualen eta Transexualen elkarteak antolatutako Futbol 7ko Hegosport…

Athletic Club Fundazioak, HEGOAK Bilboko Gay, Lesbianen, Bisexualen eta Transexualen elkarteak antolatutako Futbol 7ko Hegosport txapelketa amateurraren 7. edizioarekin bat egin du.

Txapelketa uztailaren 19an, larunbatean, jokatuko da Sarrikoko Etxezuri futbol zelaian, goizeko 10etatik arratsaldeko 17ra bitartean gutxi gorabehera. Finalaren ostean sari banaketari ekingo zaio.

Bilbo, Bartzelona, Madril eta Valentziatik etorritako hamar taldek hartuko dute parte, emakumezko eta gizonezko mailetan.

Txapelketaren helburua da LGBT gizarte-taldearen ikuspena futbol esparruan lortzea, estereotipoak baztertuz eta, aldi berean, kirol esparruan, eta bereziki futbolean, oraindik oso erroturik dagoen homofobiarekin amaitzeko laguntza emanez.

Sarrera doakoa da, hortaz, nahi duen guztiek talde parte-hartzaileak animatzera joateko aukera dute.