Athletic Club, Idahon
Athletic Clubeko ordezkaritza bat, emakumezkoen taldekoa hain zuzen ere, eta Iraia Iturregi, Erika Vazquez eta…
Athletic Clubeko ordezkaritza bat, emakumezkoen taldekoa hain zuzen ere, eta Iraia Iturregi, Erika Vazquez eta Ainhoa Tirapu osatzen dutena, parte hartzen ari da egunero 9:00etatik 13:00etara 115 umeentzako (%60 neskak) antolatu den campusean. Athletic Clubek bertan dagoen euskal komunitatearen gonbitea jaso zuen.
Arratsaldeetan gure jokalariek Idahoko euskal jendartea hobeto ezagutzeko parada izate dute eta harrera ezin hobea jasotzen ari dira. Jada Boiseko alkatea, Dave Bieterrek harrera egin dio eta berarekin euskaraz eta ingeleraz komunikatu dira. Halaber, klubeko ordezkaritza ezagutzen ari da bost urtetan behin ospatzen den 2015eko Jaialdi-ren nondik norakoak.