Athletic Club

Malaga CF-Athletic Club: txartel salmenta

Malaga CF-Athletic Club: txartel salmenta

Malaga CF-k 252 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri larunbatean, abuztuak 23an, La Rosaledan jokatuko den…

Malaga CF-k 252 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri larunbatean, abuztuak 23an, La Rosaledan jokatuko den partidarako. Sarrerak Bazkideentzat, Bazkide Barrientzat eta Fundazioaren Gogaideentzat jarriko dira salgai San Mameseko txarteldegietan txartela aurkeztuz. Txartel eta pertsona bakoitzeko gehienez lau sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Txarteldegien ordutegia honakoa izango da:

Asteazkena, abuztuak 13, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Malaga CF-k ezarritako prezioa 35 eurotakoa da.

Soberan baleude ostegunean, abuztuak 14an, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara, ipiniko lirateke salgai publikoarentzat, gehienez lau sarrera pertsoneko, sarrera guztiak agortu arte.