SSC Napoli – Athletic Club: Sarrerak
Athletic Clubek 2.822 sarrera jaso ditu abuztuaren 19an, asteartean, Estadio San Paolo-n jokatuko duen partidarako.Klubak…
Athletic Clubek 2.822 sarrera jaso ditu abuztuaren 19an, asteartean, Estadio San Paolo-n jokatuko duen partidarako.
Klubak 500 sarrera erreserbatu ditu kirol, instituzio eta Klubaren eta Athletic Club Fundazioaren babesleekin dituen konpromezuentzako eta Viajes Barceló (Athletic Clubaren Bidai Agentzi Ofiziala)-rekin duen akordiorako.
Gainontzeko 2.322 sarrerak Bazkideentzat (Bazkide Barriak barne), jarriko dira salgai San Mameseko txarteldegietan. Karnet bakoitzeko bi sarrera erosi ahal izango dira eta pertsona bakoitzak bi karnet aurkeztu ahal izango ditu, sarrera guztiak agortu arte.
Txarteldegiak abuztuaren 14an, ostegunean, irekiko dira, 10:30etatik 20:00etara etengabe.
Sarreren prezioa 10 eurotakoa da.
Sarrera guztiak ez badira agortzen, soberan daudenak publikoarentzat jarriko dira salgai abuztuaren 15an, ostiralean, 10:30etatik 13:30etara, lau sarrera pertsoneko, sarrera guztiak agortu arte.
Italiako agintariek exijitzen dituzten segurtasun arrazoiengatik, sarrerak jasotzeko honako datu hauek adierazi behar dira nahi ta nahiez: NAN edo pasaportea, partida joango diren pertsonen izen-abizenak eta euren jaiotze data eta lekua. Salmenta prozesua arintzeko, Klubak eskertuko luke informazioa idatziz eramatea. Imprimaki eredua.
Erantsitako dokumentuan Italian dagoen gaur eguneko araudia azaltzen da. Honako ohar hauek dira aipagarrienak:
1. Zelaira sartzeko sarrera pertsonala da, ezin zaio beste inori eman. Erosleak datu pertsonalak erregistratu ondoren bakarrik emango da.
3. Debekatuta dago, edozein kasutan, eta edozein gertakarian, sarreraren erabiltzailea aldatzea zelaira sartzeko (sarrera edo denboraldiko abonua). Jabea ez den beste edozein pertsonarik erabiltzen badu langileek konfiskatuko dute, dagoen legeria betetzeko eta kirol instalazioetan segurtasuna bermatzeko.
5. Instalazioetara sartzeko Identifikazio Txartel bat behar da (NAN, pasaporte edo horrelakorik), Klubeko langileek eskatuta erakusteko, sarrera bere jabeari dagokion konprobatu dezaten.
Hori dela eta, Klubeko langileek sarrera bakoitzean idatzi beharko dute sarrera erabiliko duen pertsonaren izen-abizenak.