Athletic Club

Euskal Herriko Finala, Mallonan

Euskal Herriko Finala, Mallonan

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak eta Real Sociedadek Euskal Herriko Kopa-ko Emakumezkoen IV. Futbol koparen finala…

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak eta Real Sociedadek Euskal Herriko Kopa-ko Emakumezkoen IV. Futbol koparen finala jokatuko dute, bihar igandean, Mallona futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 19etan hasiko da eta zurigorrientzat aurredenboraldiko bigarren partida izango da.

Orain arte, Athletic Clubek bi aldiz irabazi du txapelketa hau (Bakion, 2011an, eta Azpeitian, 2013an); Errealak behin baino ez du irabazi, Beasaien izan zen orain dela bi urte.