
Athletic Club-SSC Napoli: Txartel lagapena
Athletic Club-SSC Napoli: Txartel lagapena
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik Athletic Club-SSC Napoli partidara joaterik izan ez, eta jesarlekua…
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik Athletic Club-SSC Napoli partidara joaterik izan ez, eta jesarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek honela egin ahal izango dute:
1. Asteartetik, abuztuak 19, 10:30etatik osteguna arte, abuztuak 21, gaueko 24:00ra arte, bazkideak aipatutako partidarako txartela laga ahal izango du, gure web orriaren bidez, BAZKIDEEN TXOKOAN atalean, Bazkidearen Zenbakia eta PIN zenbakia sartuz.
2. Denboraldi honetarako ezin izango da 10 partidu baino gehiagorako txartelaren lagapena egin.
3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jesarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei. Ordainketa, helbideratuta duten kontura edo bazkideak partida honetarako adierazten duen beste kontu batera TRANSFERENTZIA BATEN BIDEZ egingo da, hau izango da ORDAINKETAREN MODU BAKARRA. Bazkideak bere kuota helbideratuta ez badauka, kontu zenbaki bat adierazi beharko du ordainketa egiteko.
Prozesu hau, CLUBAREN WEB ORRIAREN BIDEZ BAKARRIK egin ahal izango da.
Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.