Espedizioa Napolin dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Napolin (Italia) dago bertan UEFA Champions Leagueko play-offeko joaneko partida…
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Napolin (Italia) dago bertan UEFA Champions Leagueko play-offeko joaneko partida abuztuaren 19an, asteartean, jokatzeko 20:45etatik aurrera (San Paolo, TVE1).
Zurigorriek 10.08an txarter hegaldia hartu dute Bilbon eta 12:01ean Napoliko aireportura heldu dira. Hortik, bertako Vesuvio hotelera abiatu dira ostatua hartzeko. Napolin zeru urdina dago eta 25 graduko hozberoa aurkitu dute. Bazkaria 13:30ean egingo dute eta 19:00etan San Paolo Stadiumean lan saio ofiziala burutuko da. Aurretik Ernesto Valverdek eta Carlos Gurpegik prentsaurrekoa eskainiko dute.
Josu Urrutia presidenteak zuzendaritza batzako hainbat kiderekin eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria espedizio buru izan dira. Azken honek adierazpenak egin ditu hedabideentzat Bilboko aireportuan.
Espedizioarekin batera Athletic Clubeko zale askok eta kazetariek bidaia egin dute 206 pertsonez osaturiko taldea eginez.