Athletic Club

Dena prest Napolin jokatzeko

Dena prest Napolin jokatzeko

Dena prest dago SSC Napoli-Athletic Club UEFA Champions Leagueko paly-offari dagokion joaneko partidarako (20:45, Jonas…

Dena prest dago SSC Napoli-Athletic Club UEFA Champions Leagueko paly-offari dagokion joaneko partidarako (20:45, Jonas Eriksson -SWE-, San Paolo, TVE1).

Abuztuaren 19an, asteartean, eta UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Paolo Stadiumean, Roland Tis UEFAko delegatu belgikarraren agindupean. Bertan ere, besteak beste, Daniel Gustavsson laugarren epailea da, hau ere suediarra.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen elastikoa eramango dugu, prakak eta galtzerdi beltzekin; atezainek elastiko, praka eta galtzerdi grisez joango dira. Napoliren aldetik kamiseta urdina, praka zuriak eta galtzerdi urdinak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, janzkera osoa orlegia izango da.

Zelaian 53.000 ikusle egongo dira, hauetatik 600 zurigorri inguru. Oskarbi da Napolin eta 27 graduko hozberoa dago, partidaren ordurako espero den berbera.

Josu Urrutia presidenteak batzakideekin batera bazkari instituzionala egingo du SSC Napoliko ordezkariekin.