Dena prest Napoliren aurka jokatzeko
Dena prest dago Athletic Club- SSC Napoli UEFA Champions Leagueko play-offari dagokion itzulerako partidarako (20:45,…
Dena prest dago Athletic Club- SSC Napoli UEFA Champions Leagueko play-offari dagokion itzulerako partidarako (20:45, Cuneyt Cakir -TUR-, San Mames, C+Liga de Campeones).
Abuztuaren 27an, asteazkenean, eta UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Jean Louis Piette UEFAko delegatu frantziarraren agindupean. Bertan ere, besteak beste, Cem Satman laugarren epailea da, hau ere turkiarra.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen elastikoa eramango dugu, prakak eta galtzerdi beltzekin; atezainek elastiko, praka eta galtzerdi grisez joango dira. Napoliren aldetik kamiseta urdina, praka zuriak eta galtzerdi urdinak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, janzkera osoa orlegia izango da.
Zelaian 50.000 ikusle egongo dira, hauetatik 700 italiar inguru. Oskarbi da Bilbon eta 30 graduko hozberoa dago, partidaren ordurako espero dena baino altuagoa.
Josu Urrutia presidenteak batzakideekin batera bazkari instituzionala egin du SSC Napoliko ordezkariekin Ibaiganen.