Umeentzako sarrerak
BAZKIDEEK UMEENTZAKO SARRERA EROSI ETA BATERA ESERI AHAL IZATEKO PROZESUAAthletic Club-Levante UD partidarako bere seme,…
BAZKIDEEK UMEENTZAKO SARRERA EROSI ETA BATERA ESERI AHAL IZATEKO PROZESUA
Athletic Club-Levante UD partidarako bere seme, iloba edo beste umeentzako sarrerarik erosi eta batera esertzeko aukera izan nahi duten Bazkideek prozesu honetara apuntatu daitezke.
Prozesuaren pausuak:
Bazkide kodea eta PIN zenbakia adierazi Bazkideen Txokoan sartzeko.
Umeen sarrera erosi lotura sakatu.
Umeentzako zenbat sarrera nahi dituen adierazi (bi gehienez karnet bakoitzeko).
Sarrerak zein Harmailetan nahi dituen adierazi (Goi Hego Harmaila, Behe Hego Harmaila edo Behe Ipar Harmaila).
Helbide elektroniko bat adierazi erreserbaren konfirmazioa jasotzeko.
Partido honentzat bere seme, iloba edo beste umeentzako sarrerarik erosi eta batera esertzeko aukera izan nahi duten Bazkideek prozesu honetara apuntatu daitezke.
Baldintzak
Umeentzako sarrerak mugatuak dira, beraz, zerbitzua sarrerak agortu arte izango da.
Sarreren prezioa 15 eurotakoa da.
Honako sarrera hauek erreserbatuko dira:
– 50 Behe Ipar Harmaileko beheko ilaretan.
– 50 Behe Hego Harmaileko beheko ilaretan.
– 100 Goi Hego Harmaileko goiko ilaretan.
Apuntatu diren Bazkideek San Mameseko txarteldegietan izango dituzte sarrerak erreserbatuta: umeentzako eskatutakoak eta beste bat Bazkidea berarentzat. Guztiak bata bestearen alboan izango dira eta eskatutako Harmailan. Jasoketa, www.athletic-club.net Klubeko gune ofizialean argitaratuko den ezarritako txarteldegien ordutegian izango da.
Bazkidearen karnetaren barra-kodea baliogabetuko da partida honetarako eta bere lokalitatea publikoak erosteko jarriko du Klubak.
Ez da inolako ordainketarik egongo, alde edo kontra, Bazkidearen lokalitatearen publikorentzako prezioa eta eskatutako Harmailaren prezioa ezberdinak diren kasuetan.
Apuntatzeko epea bukatuta, edo sarrerak agortuta, eskaera ezin izango da atzera bota.
San Mamesera umeentzako sarrerarekin doan pertsona 15 urtetik beheragokoa izan beharko da. 15 urte edo gehiago balitu Klubak ez lioke baimenik emango sarrera horrekin pasatzeko. Klubeko langileek NANa edo Famili Liburua eskatu diezaiokete konprobazioak egiteko. Dokumentazio hori ez bada aurkezten ez diote pasatzen utziko.
Eta kontran, sarrera erreserbatzen duen Bazkideak 15 urte izan behar ditu gutxienez.
Honelako sarrera gutxi dagoenez, Bazkide berberak denboraldian zehar bost aldiz gehienez izango du zerbitzu hau eskatzeko aukera.
Apuntatzeko epea: Umeentzako sarrerak eskatzeko epea 2014-08-28an bukatuko da, 24:00etan.