Athletic Club

Denda mugikor berria gure APP-n

Denda mugikor berria gure APP-n

Indarrean dago jada Athletic Clubeko denda mugikor berria. Tresna honen bitartez edozein produktu eros daiteke…

Indarrean dago jada Athletic Clubeko denda mugikor berria. Tresna honen bitartez edozein produktu eros daiteke edozein tokitik eta edozein unean. Produktu mailak esploratu, kopuruak aukeratu eta pertsonalizazio aukerak errazak dira oso.

IPhone edota Android motako telefonoetatik erabilgarri egongo da, beti ere Athletic Clubeko APP-ren barruan. Dendaren portadan eskaintzarik azpimarragarrienak erakutsiko dira.

Erosketa prozesua errazten saiatu da. Gainera bazkideek zuzeneko deskontuak izango dituzte mota guztietako produktu ofizialetan bere datuak sartuz gero (erabiltzailea eta PINa).

Eskaerak etxera eramateko enkargatu daitezke. Halaber erosleak edota berak baimendutako pertsona batek Athletic Clubek San Mamesen duen denda ofizialean jaso ditzake, inolako gastu gehigarririk gabe.

Ordainketari dagokionez, jasotzean ordaintzeko, kreditu txartelaren bitartez edota PayPaleko kontu baten bitartez egin daiteke. Guztia era seguruan.