Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago

Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Bartzelonan dago bertan Ligako hirugarren jardunaldiari dagokion partida irailaren 13an,…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Bartzelonan dago bertan Ligako hirugarren jardunaldiari dagokion partida irailaren 13an, larunbatean, jokatzeko 16:00etatik aurrera (Camp Nou, Fernandez Borbalan, C+Liga, GolT).

Zurigorriek 20.10ean txarter hegaldia hartu dute Bilbon eta 21.00etan Bertzelonako aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez, bertako Juan Carlos I hotelera abiatu dira ostatua hartzeko. Bertan zale batzuk zain zeuden. Bartzelonan zerua lainoturik dago eta 23 graduko hozberoa aurkitu dute. Afaria 22:00etan egin dute.

Alberto Uribe-echevarria, Jon Muñoz eta Javier Aldazabal zuzendaritza batzako kideak, eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria espedizio buru izan dira.