Athletic Club

Umeentzako sarrerak

Umeentzako sarrerak

Granada FC-ren kontrako partidarentzat bere seme, iloba edo beste umeentzako sarrerarik erosi eta batera esertzeko…

Granada FC-ren kontrako partidarentzat bere seme, iloba edo beste umeentzako sarrerarik erosi eta batera esertzeko aukera izan nahi duten Bazkideek prozesu honetara apuntatu daitezke.

Prozesuaren pausuak:

Asteazkenean, irailak 17, 00:00etatik 24:00etara Bazkide kodea eta PIN zenbakia adierazi Bazkideen Txokoan sartzeko.
Umeen sarrera erosi lotura sakatu.
Umeentzako zenbat sarrera nahi dituen adierazi (bi gehienez karnet bakoitzeko).
Sarrerak zein Harmailetan nahi dituen adierazi (Goi Hego Harmaila, Behe Hego Harmaila edo Behe Ipar Harmaila).
Helbide elektroniko bat adierazi eskaeraren konfirmazioa jasotzeko.

Baldintzak

Prozesu hau Ligako partidentzako balio du bakarrik.

Umeentzako sarrerak mugatuak dira, beraz, zozketa bat egingo da irabazleak ezagutzeko. Zozketan lehenengo irabazle bat aterako da tribuna bakoitzeko eta Bazkide irabazleak gehituko dira, eskaeraren ordu horretatik, sarrerak agortu arte.
Sarreren prezioa 15 eurotakoa da.

Honako sarrera hauek erreserbatuko dira:

– 50 Behe Ipar Harmaileko beheko ilaretan.
– 50 Behe Hego Harmaileko beheko ilaretan.
– 100 Goi Hego Harmaileko goiko ilaretan.

Irabazle izan diren Bazkideek San Mameseko txarteldegietan izango dituzte sarrerak erreserbatuta: umeentzako eskatutakoak eta beste bat Bazkidea berarentzat. Guztiak bata bestearen alboan izango dira eta eskatutako Harmailan.

Jasoketa, www.athletic-club.net Klubeko gune ofizialean argitaratuko den ezarritako txarteldegien ordutegian izango da.
Bazkidearen karnetaren barra-kodea baliogabetuko da partida honetarako eta bere lokalitatea publikoak erosteko jarriko du Klubak.

Ez da inolako ordainketarik egongo, alde edo kontra, Bazkidearen lokalitatearen publikorentzako prezioa eta eskatutako Harmailaren prezioa ezberdinak diren kasuetan.

Apuntatzeko epea bukatuta, eskaera ezin izango da atzera bota.

San Mamesera umeentzako sarrerarekin doan pertsona 15 urtetik beheragokoa izan beharko da. 15 urte edo gehiago balitu Klubak ez lioke baimenik emango sarrera horrekin pasatzeko. Klubeko langileek NANa edo Famili Liburua eskatu diezaiokete konprobazioak egiteko. Dokumentazio hori ez bada aurkezten ez diote pasatzen utziko.

Eta kontran, sarrera erreserbatzen duen Bazkideak 15 urte izan behar ditu gutxienez.

Honelako sarrera gutxi dagoenez, irabazle izan den Bazkideak ezin izango du berriro zerbitzu hau eskatu denboraldi berberan.