Athletic Club

Dena prest BATEren aurka jokatzeko

Dena prest BATEren aurka jokatzeko

Dena prest dago BATE Borisov-Athletic Club UEFA Champions Leagueko Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partidarako…

Dena prest dago BATE Borisov-Athletic Club UEFA Champions Leagueko Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partidarako (20:45, Stephane, Laurent Lannoy -FRA-, Borisov Arena, C+Liga de Campeones).

Irailaren 30ean, asteartean, UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da Borisov Arenan, Metin Kazanzioglu UEFAko delegatu turkiarraren agindupean. Bertan ere, besteak beste, Wilfried Heitmann epaile-begirale, alemaniarra egon da.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen elastikoa eramango dugu, prakak eta galtzerdi beltzekin; atezainek elastiko, praka eta galtzerdi orlegiez joango dira. BATE Borisoven aldetik kamiseta, praka eta galtzerdi urdinak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, janzkera osoa zuria izango da.

Zelaian ia 13.000 ikusle egongo dira, hauetatik 110 zale zurigorri. Oskarbi da Borisoven eta 15 graduko hozberoa dago, partidaren ordurako 7 gradu espero badira ere.

Josu Urrutia presidenteak batzakideekin batera afaria instituzionala egin zuen BATE Borisoven ordezkariekin astelehenean, hilaren 29an, Minsken. Arratsaldean UEFA Youth Leagueko partida ikustera ere joango da.