
Real Madrid CF-Athletic Club: txartel salmenta
Real Madrid CF-Athletic Club: txartel salmenta
Real Madrid CF-k 296 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri igandean, urriak 5, Santiago Bernabeun jokatuko…
Real Madrid CF-k 296 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri igandean, urriak 5, Santiago Bernabeun jokatuko den partidarako. 46 gordeko ditu Athletic Clubek bere beharrentzako eta bazkideentzat 250 sarrera jarriko ditu salgai.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan har daitezke, bazkide txartela aurkeztuz. Txartel bakoitzeko gehienez lau sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.
Ordutegia honakoa izango da:
Asteazkena, urriak 1, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Real Madrid CF-k ezarritako prezioa 30 eurotakoa da.
Soberan baleude ostegunean, urriak 2, publikoarentzat ipiniko lirateke salgai, lau sarrera pertsoneko, 10:30etatik 13:30etara.